XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Berri ederrak Apirilak berri ederrak ekarri dizkio euskal kulturari.

Lehenengo EAJ eta AEK-ren arteko akordioa aipatu behar dugu; hainbeste urtetan, instituzioek baztertuta egon ondoren, EAJ eta AEKren arteko akordio honek AEK-k behar zuen errekonozimendua lortu du.

Arrazoiak asko izan dira, eta ez da txikiena diru beharra.

Halere akordio hau (egia esan, preakordio hau, gero Eusko Jaurlaritzarekin zehaztu behar dena) diru arazoetara mugatzea ez da bidezkoa eta zentzunezkoa: AEK-k alternatiba ederra du Euskal Herria berreuskalduntzeko euskararen irakaskuntzak parte aktiboa hartuz prozesu honetan, eta akordio honek laguntza handia eskeiniko dio lan honi.

AEK-k beti izan du jarrera positiboa Eusko Jaurlaritzarekin negoziaketak burutzeko, eta halaxe frogatu du urte askotan eta lejislatura ezberdinekin.

Eta beti ere trabak eta oztopoak aurkitu ditu soilik... orain arte. Berri ederra, beraz.

Beste berri ona Bateginik kanpainan dugu.

Hemen ere istilu ederrak egon dira, eta antza Bateginik egotea ez zen posible, EAJ eta EE deskolgatu eta gero (EE kolgatu ere ez zen egin).

Apirilaren 13an EAJ-k kanpaina honetan berriz sartuko zela esan zuen, eta honela EE soilik gelditu da kanpoan.

Hilabete honetan bukatuko da kanpaina hau, eta irrikitan gaude datorren hilabetean Iparraldeko eta Nafarroako ikastolentzat 200 milioi bildu dela esan ahal izateko eta noski, 600.000 mila sinadura 11 bildu dela Euskararen alde.

Beste gauza asko ere badago AIZU!n, baina onena zuek ikustea izango da.